lunes, 20 de octubre de 2008

LEHENENGO ATAZA: Top 7 zerrenda

1. Google: Bilatzaile hau lehenengo postuan jarri dut honen bitartez, web orrialde guztietara ailegatu gaitezkeelako; bai ikusentzunezkoen arlokoeetara eta baita beste guztietara. Abiapuntu gisa eralbiltzen dugu askotan eta benetan lagungarria dela iruditzen zait; helbide bat ondo ez dakizunean, googleen sartu izena edota hitz bat, eta hark jartzen dizu web orri horren helbidea eta antzekoak diren beste batzuk ere bai. Informazio gutxi sartuz, behar duzun informazioa eta gehiago ematen dizu googleek.

www.google.es



2.YouTube: Norberak bideoak igo dezakeelako eta erabiltzeko oso erraza iruditzen zaidalako jarri dut YouTube bigarren postuan. Telebistako edo zinemako pasarteak, bideoklipak, norberak etxean sortutako bideo "kaseroak", publizitatea, etab. topa ditzakegu. Ikus-entzunezko arlorako web orri oso garrantzitsua eta oso hedatuta dagoena da YouYube.

www.youtube.com


3.Mogulus: Ikus-entzunezko arloan oso interesgarria iruditzen zait web orrialde hau telebista propioa sortzeko aukera ematen duelako era erraz batean. Programazioa norberak aukeratzen eta aldatzen du bere gustura, eta emititzeko bi aukera daude: denbora osoan, segituan, gelditu baruik tebebista emititzen egotea edo bakoitzak piztean emititzen hastea.
Honetaz aparte, telebistaren diseinua aukeratu daiteke, norberaren gustura jarriz.

www.mogulus.com


4.Meneame: Edozein pertsona albisteak eta edozein informazio igotzeko aukera ematen duen orria da. Oso egokia iruditzen zait aukera hau egotea, albisteak une oro gertatzen eta adatzen ari direlako eta web orrialde honen bidez, momentuan aldatu eta igo ditzakezu nifomazioa, irakurleari momentuko informazioa eskainiz. Modu honetan, ez dugu telebistako albistegia emititzera, ezta hurrengo eguneko egunkaria irakurtzera itxaron behar.
Gainera, edoizein informazio mota igo daiteke, albistegietarako garrantzitsuak izango ez direnak ere bai; hala nola, herrietan ematen diren gertakizunak ( herritar hoientzat garrantzitsuak izan daitezkeenak baina albistegi batean edota egunkarian jartzeko interes eta garrantzia ez dutenak).

www.meneame.net


5.AupaTu: Meneame bezalakoa da, herritarrak sortzen duen orrialdea, alegia baina desberdintzen duen ezaugarri batekin: hizkuntza. AupaTu, Eitb erakundearen zerbitzua da eta euskarazkoa da. Bertan, edonork bere herriko/hiriko gertakizunak, bitxikeriak, azken orduko albisteak eta edoizein arloko (kultura, guizartea, azioartea, ...) informazioa, publika ditzake.

www.aupatu.com


6.Euskaltube: YouTube bezalako web orria da baina euskaraz, beraz edonork igo ditzake bideoak baina euskaraz direlarik. Aurrerapaudu handia iruditzen zait euskara ikus-entzunezko arloan sartzeko eta indartzeko.

www.euskaltube.com


7.Tuenti: Batez ere gazteon artean oso modan jarri den orrialde honetan, norberak argazkiak, bideoak eta informazioa publikatu dezake; beste pertsona batzuk (lagunak, ezagunak) iritzia eta ikuspuntua eman dezaketelarik. Gainera web orri honetan inskribatuta daudenen urtebetetzeaz, herrietako festetaz, klase afarietaz...etab enteratu zaitezke.


www.tuenti.com

No hay comentarios:

Hona hemen Gorka Palaziok, Carmelo Garitaonandiak emandako ideiari esker sortutako Leioako campus berriari buruzko bideolana.